
Dantzaren Nazioarteko Egunaren baitan, dantza klasikoaren hitzordu nagusian parte hartuko dute ehunka dantzarik, 12:00etan hasita.

Larunbatean Dantzaren Nazioarteko Eguna da, eta Irungo Udalak bat egingo du ospakizunekin. Ikuskizuna 12:00etan hasiko da, Dunboako ubideko pasealekuko barandaren ondoan.