Jean-Claude Cimelière artista frantziarrak erakusketa antolatu du Mendi Zolan kultur gune berrian, urtarrilaren 4tik 29ra. Cimelièrek eskulturak edo osagai desberdinez osatu multzoak sortzen ditu, objektuak modu surrealistean eraldatuz. Jean Claude Cimelière Frantziako Berry eskualdekoa da izatez, baina azken lau urteak Biarritzen eman ditu. 72 urteko artistak “hamazazpi urtez geroztik, ia denbora guzia” eskaini dio objektuen sorkuntzari. “Autodidakta gisa, nire burua objektuen bitartez adierazteko gogoa eta nahikaria izan dut beti”, azaltzen du Cimelièrek. Larunbatero bisita gidatuak Erakusketa asteartetik larunbatera zabalik izanen da, 10:00etatik 13:00etara, eta 15:00etatik 19:00etara. Gainera, hileko lau larunbatetan bisita gidatuak emanen ditu artistak, 15:00etan.