Jada sei bilera egin dituzte patronalarekin ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta ez dute inolako proposamenik jaso. Lan hitzarmena berritzearen arduradunak Irungo eta Hondarribiko Udalak, eta Txingudi Zerbitzuak ere badirela adierazi dute.
CCOO eta LAB sindikatuek ere ordezkaritza lortu dute udalean. Jasotako boto kopuruaren arabera, hiruna ordezkari lortu dituzte sindikatuek.
ELA, LAB eta CCOO sindikatuetako ordezkariek mobilizazioa egin dute gaur San Juan plazan. 57 urtetik gorakoak etxera bidali nahi dituztela salatu dute, eta 57 urtetik beherakoek «diru galera handia» jasango luketela.
"Kontratazio faltagatik" protesta egin dute gaur langileek. CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuek babestu dute gaurko mobilizazioa.