
Ekainaren 28an jakin zuen Carla Emazabelek 2025eko Kutxa eramailea izango zela. Egitekoaz «harro», prozesuaz gozatzen ari dela adierazi du hondarribiarrak.

Hilaren 25ean arratsaldeko 18:00etan hasiko da Kutxa Entrega. Hondarribia Hiria Musika Bandaren eta arrantzaleen laguntzarekin irtengo da Emazabel Arrantzaleen Hermandadetik.