Burdina ardatz izango duten jardunaldiak lurreratuko dira udan Irunen, 'Ezpatak baino gehiago: burdina Erromatar Inperioan' izenburupean. Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean izango dira, Gordailuan eta Oiasso Museoan.
Oiasso Museoak bat egin du Pirinioetako Burdinaren Bidea elkartearen egitasmoarekin, sareko museo eta monumentuen ondare siderurgikoa ezagutarazteko helburua duena.