
Kontseilu Sozialista sortu berri dute eskualdean, «gaitasun sozialistak handitzeko» asmoz. Irun eta Hondarribitik hasi eta lurralde guztietara hedatu nahi dute antolakuntza komunista.

Bihar 'Gazteon Pobretzearen Kultura' izeneko hitzaldia eskainiko dute Kultur Etxean. Hitzaldiaren ondoren luntxa izango dela aurreratu dute antolatzaileek.