

Igande arratsaldean kontzertua emango du Jabier Muguruza irundarrak Hondarribiko Itsas Etxean, Mikel Azpirozekin. Beste hogei diskoarekin hasitako birako 33. kontzertua izango da, berezia Muguruzarentzat. "Gainera, oso piano ederra jarriko digute", aurreratu du.

Igandean Hondarribiko Itsas Etxean abestuko du irundarrak, Mikel Azpirozen pianoak lagunduta. Sarrerak 8 euro balio ditu, baina ordaindu gabe joaterik bada, HITZAren zozketan parte hartuz.