
LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, programazio zabala ondu dute udalak eta eragileek. Bihar apar festa bat egingo da San Juan plazan, 12:00etan, eta uztailaren 8rako jai egun handia iragarri dute.

Ikastetxeekin eta belaunaldi berriekin indarkeria matxistaren desagerpena lantzeko helburuarekin, tailerrak eta lehiaketak antolatu dira gai horretan sakontzeko.

Indarrean dagoen Berdintasun Planari jarraituz, hiriko emakumeek jasaten dituzten diskriminazio aniztunak aztertu ditu Parean Elkarteak, udalak eskatuta. Azterketaren ondorioak azaldu ditu gaur Miren Etxebeste Berdintasun ordezkariak.

Kartel irabazleak Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotura zuzena izan behar du.