
2019 izan zen opila aurrez aurre bedeinkatu ahal izan zuten azken urtea. Aurten, eguzkiak lagunduta elkartu dira Junkal Elizaren aurreko plazan 11.00etan.

Arraunlariak 12:10an abiatuko dira elkartetik, parrokia aldera. Marije Zapirain omenduko dute aurten, Eñaut Labaien zenaren ama. Eguraldia lagun, historiako trapu garrantzitsuenak erakutsiko dituzte San Pedro kalean, eguerdian, eta bazkalostean, beheko mailetako entrenatzaileei urrezko intsignia jarriko diete.