batzordea

Hondakin Batzordearen bosgarren bilera, 27an

Hondakin Batzordeak lanean jarraitzen du, eta bosgarren bilera egingo dute hilaren 27an. 19:00etan izango da Merkatuzarren. Gaiak duen garrantzia ikusita, herritarrei parte hartzeko deia egin diete.

admin

Hondakinen Batzordearen hurrengo bilera, astelehenean

Errenteriako Hondakinen Batzordeak hondakin solidoen gaineko hausnarketa egiten ari da, eta dagoeneko hiru bilera egin ditu. Laugarrena, asteartean izango da, 19:00etan, Merkatuzarren. Astearteko bilera irekia da, eta edonork joan ahal izango du. Hori bai, asistentzia jakinarazi beharko da aitor[a bildua]izadi21.net helbidera idatzita edo 943 49 22 15 telefono zenbakira deituta. Ingurumen Sailak jakinarazi duenez, laster partekatuko dute auzoekin orain arte egindako lanketa, eta bilera horietan iritziak eta ekarpenak bilduko dituzte.  

admin

Hondakinen batzordea hirugarrenez bilduko da

Gaur bilduko da hondakinen batzordea, dagoeneko hirugarrenez. Bilkura Merkatuzarren izango da, 19:00etan. Herritar guztiei zabaldu diete parte hartzeko gonbidapena, baina konfirmatu egin beharko da, 943 49 22 15 telefono zenbakira deituz edo aitor[a bi...

admin

Euskara batzordeak bigarren bilera egingo du

2025era begirako plan estrategikoa martxan jarri du udalak, eta astelehenean, 19:30ean, Torrekuan, bigarrenez elkartuko da euskara batzordea. Herritarren parte hartzea garrantzitsutzat jo du udalak, eta bilkurara joatera animatu ditu.

admin

Errenteriako Hondakinen Batzordea abian jarriko dute datorren asteartean

Hondakinen Batzordea hilabete honetan bertan martxan jarriko duela jakinarazi du Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluak. Kontseilu horrek abian jarriko duen gaikako lehen batzordea izango da. Asteartean egingo dute lehenengo bilera, Merkatuzarren. 19:00etan hasiko du ibilbide berria Hondakinen Batzordeak, eta parte hartu nahi duen oro hurbiltzera gonbidatu dute kontseiluko kideek. Ingurumena lantzen duen kontseiluak, dagoeneko, hainbat saio antolatu ditu hiri hondakinen gainean eta adierazi duenez, “egindako bidea hutsean ez geratzeko”, egindako lanaren uzta jasoko du Hondakinen Batzorde berriak. Euren lanaren helburua, Errenteria-Oreretako hiri hondakin solidoen bilketa sistemak aztertu eta herriari onura handiena ekarriko dion eredua zein den ebaztea izango dela jakinarazi dute. Hausnarketa, iritzi trukaketa eta eztabaidarako gunea izatea da batzordearen asmoa. Bertako emaitzak errenteriarrei zein udalari berari helaraziko dizkiete. Orain gutxi Gipuzkoan dauden hondakin bilketa ezberdinak aztertu zituzten: atez atekoa, bosgarren edukiontziarena eta mistoa (organikoa jasotzen da atez ate).   Esparru gehiago Ingurumen Aholku Kontseiluak gaikako beste batzorde batzuk eratu nahi ditu. Horrela, hiri hondakinenaz gain, energiarena, biodibertsitatearena, kutsadurarena, eta landa eremuarena eta elikadura garapenarena martxan jarri nahi ditu. Lan mahai horietan parte hartzeko deia egin du Ingurumen Kontseiluak. Izena emateko aitor[abildua]izadi21.net posta helbidera mezu bat bidali behar da, izena, abizenak, posta elektroniko helbidea eta telefono zenbakia adieraziz. Telefonoz ere eman [...]

admin

Hondakin Batzordea astelehenean bilduko da

Hirugarren bileraren ostean, astelehenean bilduko da berriro Hondakinen Batzordea, 19:00etan, Merkatuzarren. Ingurumen Sailak aurreratu duenez, laster partekatuko dute orain arte egindako lanketa auzo elkarteekin, eta euren iritziak eta ekarpenak bildu...

admin

Hondakinen batzordea asteartean elkartuko da

Hirugarren lan saioa egingo du Hondakinen Batzordeak asteartean, Merkatuzarren. Bilera horien asmoa “herrian dagoen hondakinen arazoari irtenbide bat ematea” dela gogorarazi du Ingurumen Sailak. Batzarra 19:00etan hasiko da Merkatuzarren, e...

admin

Hondakinen Batzordearen iritziz, orain bezala segitzea «ezinezkoa» da

Herenegun egin zuen lehenbiziko bilera Ingurumen Aholku Kontseilutik sortu den Hondakinen Batzordeak. Udalak jakinarazi duenez, lehen bilera horretan, “askotariko adin, iritzi eta auzotako pertsonak” elkartu ziren Merkatuzarren. Udalaren ar...

admin
Gehiago