Ezohiko helegitea aztertuko du gaur Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Bateragune auzian. Miren Zabaletak, Sonia Jacintok eta Arkaitz Rodriguezek beteak dituzte zigorraren hiru laurdenak, eta Auzitegi Gorenaren iazko sententzia etetea eskatu dute. Arnaldo Otegik hilaren amaieran beteko du hiru laurdena eta horrek ere aurkeztu du helegitea.
'Bateragune auzian' epaitu eta zigortu zituzten bost lagunek giltzapean jarraitu behar dutela dio fiskaltzak. Argudiatu du bost zigortuek ez diotela uko egin "armen erabilerari, ezta indarkeria gaitzetsi ere".