Azkenean ez da posible izan eta Lurraldeko Hirugarren Mailan jokatzen segituko du areto futboleko Baobab taldeak. Bigarren Mailara igotzeko kanporaketa jokatu zuten larunbatean Tolosako Bikutz taldearen kontra. Partida beroa izan zen eta oiartzuarrek animoak jaso bazituzten ere markagailua 5-6 geratu zen.