
Sagarrondoko eta Jasokundeko Andre Maria Elizan izango da bedeinkapen elizkizuna, 12:30ean hasita. Aurtengo amabitxi Juana Gonzalez Menadas izango da, Iñigo Sagarzazu arraunlariaren ama.

Pandemiarengatik ekitaldirik egin ezin izan ondoren, Hondarribiko Arraun Elkarteak 50 bandera bedeinkatuko ditu. Gainera, bi arraunlariri Urrezko intsignia eskainiko die ere.

Hilaren 26an bedeinkatuko dituzte 2022-2023 denboraldian ez ezik 2020an eta 2021ean lortu Hondarribia Arraun elkarteko arraunlariek zituzten banderak.