
Indarrean dagoen Berdintasun Planari jarraituz, hiriko emakumeek jasaten dituzten diskriminazio aniztunak aztertu ditu Parean Elkarteak, udalak eskatuta. Azterketaren ondorioak azaldu ditu gaur Miren Etxebeste Berdintasun ordezkariak.

Azterketa soziologikoarekin azaroaren 21ean hasiko dira. Metodologia ezberdinak erabiliko dituzte beharrak hautemateko.

Osasun, gizarte eta ekonomia premiak ikertuko dituzte, eta arrakala teknologikoa ere jorratuko duten gaietako bat izango da.