'Axalian’ izenpeko argazki erakusketa ikusgai jarri du hil honen amaierara arte Estitxu Ortolaiz argazkilari hondarribiarrak Arma Plazan. Marinelak ardatz hartuta, haien egunerokoa argazki bidez irudikatzen saiatu da.
Marinelen egunerokoa irudietan bildu du argazkilari hondarribiarrak. Erakusketa gaurtik hilaren 26ra bitartean ikusgai izango da Arma Plaza informazio gunean.
Bihar hasiko da jaialdia, Canned Heat taldearen emanaldiarekin. Larry Taylor baxuak eta Fito de la Parra bateriak Hondarribia Blues saria jasoko dute.
Martxoa bukaeran eta apirila hasieran egingo dituzte Sainduan eta Gazteen Zerbitzuan. Dagoeneko ireki dute izena emateko aukera.