Txingudiko gizonen senior taldeak neurketa garrantzitsua du larunbatean. Iñigo Camarerok argi utzi du igoera zuzena lortu nahi badute, geratzen zaizkien bost partidak "nahi eta nahi ez" irabazi behar dituztela.
Emakumeen talde nagusiak Plaiaundin jokatutako lehen partida izan zen larunbatekoa. Duintasunez galdu zuten egungo Euskal Ligako txapeldun den Gaztediren aurka (10-31). Gizonen neurketa, aldiz, bertan behera geratu zen.
Emakumeen eta gizonen lehen taldeek denboraldiko etxeko lehen partidak jokatuko dituzte larunbat arratsaldean. Gizonak 15:30ean arituko dira, eta emakumeak, 17:30ean.
Bidasoarrek ezin izan zuten larunbateko partida aurrera atera (29-13), baina sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen dute.