Ander Elosegik zortzigarren egin du Tokioko Olinpiar Jokoetako C1eko finalean. 106.59ko denbora egin du. Finaleko parte hartzearen bideoa hemen ikus daiteke.
Zortzigarren tokian bukatu du, 106.59ko denborarekin, azkarrenetatik urrun. Laugarren diploma olinpikoa lortu du irundarrak.
Eslovenian izango den Munduko Kopako txapelketan parte hartuko du Klara Olazabalek. Ander Elosegik eta Joan Crespok ez dute finalerako txartela lortu.