
Alaine Aguerralde 400 metroko lasterketan lehenengo postuan izan da, eta Iker Piñeirak Gipuzkoako 18 urtez azpikotan marka berria ezarri du 60 metrotan.

16 urtez azpiko pista estaliko Espainiako Txapelketan eta 20 kilometroko ibilketako probako Espainiako Txapelketan izan dira kirolariak asteburuan, eta sasoi paregabean daudela erakutsi zuten.