Basurtuko ospitalera eraman zuten asteazkenean Basauriko espetxean duten preso oreretarra, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Arnas arazoak zituen, eta birikan isurtzea aurkitu zioten. Birika infartua edukitzeko arriskuan dago, eta frogak egingo dizkiote ospitalean. Nahasmen obsesibo konpultsiboa du.