
Pandemia egoera dela-eta soilik ekoizleek parte hartu ahal izan dute San Tomas eguneko ferian; arratsaldean haurrentzako jolasak eta dantza emanaldia egingo dituzte.

Hartutako erabakien artean, besteak beste, Ramery jauregia bereganatzeko eskaera onartu zuen udalbatzak, ez ordea, Memoria Historikoaren alde Abotsanitzek aurkeztutako mozioa.

Martxoak 8 plazan iragarrita zegoen karpa Itsas Etxearen atarira lekualdatu dute eguraldia medio; euriaren gainetik, tximeletek hegaldia altxatzea lortu dute.
![2021 denboraldiko eskifaien aurkezpena egin du arraun elkarteak [Irudia: HAE].](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/06/arraun-900x486.jpg)
San Joan bezperarekin batera aurkeztu ditu kirol klubak A, B eta emakumeen traineruak; Guadalupeko santutegian antolatutako ekitaldian burutu dute aurkezpena.

Bihar bilduko den Ogasun Batzordean aurkeztuko du lehenbizi proposamena; onartuz gero, hilaren 29ko udalbatzarrera eramango dute.

Hilaren 27an finkatu du Amua kultur elkarteak urteko lehen hitzordua; musikan oinarritutako film dokumentala izango da aurtengo protagonista.