Amatasuna lantzeko talde terapiak antolatu dituzte
Azaroaren 25eko egunaren harira egingo dituzte, Emeki elkartean. Gaur egingo dute lehen saioa, 17:00etatik 19:00etara. Bihar, larunbata, 10:00etatik 12:00etara elkartuko dira.
Amatasuna lantzeko tailerrak egingo dituzte Emeki elkartean. Magnific Datorren asteko Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, erakundeek eta eragileek mobilizazio eta jarduera anitz antolatu dituzte, indarkeria matxista ikusarazi eta gaitzesteko. Askotariko eratan azaleratu daiteke indarkeria matxista. Urteetako lanari esker, pixkanaka gero eta indarkeria mota gehiago ikusarazi dira. Ordea, oraindik bidea dago egiteko. Amatasunaren barruan gertatzen diren indarkeriak dira isilean igarotzen diren horietako batzuk, adibidez, indarkeria obstetrikoa edo erditu osteko esperientzia.
Afera hori bera ikusarazteko asmoz antolatu ditu Hondarribiko Udalak amatasuna lantzeko talde terapiak. Emeki emakumeen elkartearekin eta Hygge Psikoterapia elkartearekin prestatu ditu saioak. Gaur (hilak 20) eta bihar (hilak 21) egingo dituzte tailerrak, Emeki elkartearen egoitzan, elebitan. Gaur 17:00etatik 19:00etara egingo dute, eta bihar, aldiz, 10:00etatik 12:00etara. Doan dira saioak.

