Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Asko daukagu borrokatzeko"

'Faxismoaren eta espainolismoaren aurrean, ikasleok desobedientzia' lelopean herri eskolak ari da egiten Oarso Bidasoko Ikama.

Leire Perlines Apalategi
Hondarribia,Irun
2026/10/12

Faxismoaren eta espainolismoaren aurrean, ikasleok desobedientzia lelopean herri eskolak ari da egiten Oarso Bidasoko Ikama. Pasaia-Lezo Lizeoan egin dute topaketa, eta egun osoko egitaraua antolatu dute.

Peru Gorrotxategi Ikamako kideetako bat da, eta hark HITZAri kontatu dionaren arabera, erreakzio faxistak indar handia hartu duela ikusi dute. “Egoera global bat ari da ematen azken urteetan. Erreakzio faxista indar handia ari da hartzen, eta munduan zehar gertatzen den bezala, Euskal Herrian ere eragiten digu horrek”.

Ildo horretatik, nabarmendu du Euskal Herrian ere gorakada hori bistakoa dela, eta hezkuntza eremura ere iritsi dela izan “irakasle faxistekin” edota beste zenbait modutara, “euskararen aurkako oldarraldiarekin”, kasu.

Hori horrela, hilaren 12a euskal ikasleentzako jai egun inposatu bat dela aldarrikatu asmo dute gaurkoan: “espainiar estatuak inposatzen digun jai egun arrotz bat da, eta jai egun hau ez dela gurea aldarrikatu nahi dugu Faxismoaren eta espainolismoaren aurrean, ikasleok desobedientzia lelopean”. Hartara, helburu argia du gaurko topaketak: “egun arrotz honi” zein faxismoaren gorakadari eta hezkuntzan horrek duen eraginari erantzutea.

Gaurko eskualde topaketan 50bat ikasle elkartu dira, eta ongi etorria egin ondotik Ikamak produzitu duen dokumentalaren proiekzioa eta mahai ingurua izan dituzte. Ikasle antolakundearen historian oinarritutako ikus entzunezkoa izan da bertaratutakoek ikusi dutena, eta eguerdi partean propaganda tailerrari ekin diote, 13:30ean kalejira antifaxista egingo baitute. “Meipiraka joango gara kalejira antifaxista deitu diogunarekin, eta bidean ekintza ezberdinak egingo ditugu”, dio Gorrotxategik. Egunari amaiera emateko, azkenik, bazkaria eta bingo musikatua izango dituzte.

Ikasleak elkartu eta antolatzeko espazioa
Gorrotxategi pozik da gaurko eguna izaten ari den erantzunarekin: “Antolakuntzarako espazioa sortu dugu ikasleok elkartzeko asmoz. Oso garrantzitsua da hori, izan ere erreakzio faxista honi edota inposatzen dizkiguten hezkuntza sistemei ikasleok modu antolatu batean erantzun beharko diegu, komunitatean. Hezkuntza sistema propio publiko eta komunitario bat lortu nahi dugu, elkarrekin antolatu beharko dugu”.

Ikamakoak, azkenik, Oarso Bidasoko ikasle guztiak deitu ditu Ikamarekin antolatzera, “asko daukagu borrokatzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.