Kinielak 54.494 euro utzi ditu Irunen
Luis de Uranzu kaleko 1. zenbakiko administrazioan zigilatutako txartel baten jabeak kobratuko du, hamabostetik hamahiru asmatuta.
2026-2027 denboraldiko 9. jardunaldiko kinielak saria utzi du Irunen. Aste honetan, hamabostetik hamabost edota hamabostetik hamalau irabazi dituenik ez izan arren, Irunen zigilatutako txartel batek hamabostetik hamahiru asmatu ditu. Soilik bik lortu dute hamabost partidatik hamahiru asmatzea. Txartela Luis de Uranzu kaleko 1. zenbakiko administrazioan zigilatu da, eta txartel horren jabeak 54.494 euro kobratuko ditu.

