Zaisa Txingudik lagunarteko lehen partida jokatuko du
Baztan Menditarrak taldearen aurka jokatuko du bihar, hilak 19, 17:00etan Lekarozen. Plaiaundin datorren urriaren 24an jokatuko du, La Unica B-ren aurka.
Errugby taldea denboraldiaurrea amaitzear da. Hilabete eta erdiko prestakuntza egin ostean, bihar, hilak 19, jokatuko dute lehen lagunartekoa, Lekarozen (Nafarroa) 17:00etan, Baztan Menditarrak taldearen aurka.
Motorrak berotzeko partida izango dute, datorren urriaren 17an hasiko baitute 2026-2027 denboraldia zuri-beltzek. Ohikoa baino beranduago hasteaz gain, urrun hasiko dira, Durango B eta Mutrikuren arteko batasunaren aurka, hain zuzen. Plaiaundin lehen partida urriaren 24an jokatuko dute, La Unica B-ren aurka.
Iñigo Camarerok eta Marc Duffrèchek zuzendutako taldea gogotsu dago, “lan handiaren ostean, Lehen Mailara itzultzeko aukerekin” ikusten baitira, Xabi Sánchez jokalariaren hitzetan. Aurreratu dutenez, aurpegi ezagunak itzuli dira taldera: Roman Solise, Gorka Imaz, Aritz Solanilla, Mikel Genua eta Rafa Sanchez.
Sub 18 taldetik igo eta seniorrekin bat egin dute, halaber, Aitor Emazabal, Hodei Aizpurua, Markel Moratinos, Xabi Aguirre eta Julen Erauskinek. Sub 16 eta Sub 18 taldeen kasuan, bihar, hilak 19, jokatuko dituzte lehen partidak Iruñean La Unicaren aurka, 12:00etan eta 10:30etan, hurrenez hurren.

