Antzerki klasiko grekolatino ikastaroa antolatu du Oiasso museoak
Tania Fornieles aktorea izango da irakaslea. Urritik abendura bitarte izango dira klaseak, ostegunero 18:00etan. Ikastaroa helduentzat da eta gaztelaniaz da.
Beste urte batez, Oiasso museoak antzerki grekolatino klaseak emango ditu, Tania Fornieles aktorea irakasle delarik. Helduei zuzendutako ikastaroa da, gaztelaniaz, eta 45 euro balio ditu.
Ikastaroa urritik abendura bitarte izango da, ostegunero, 18:00etatik 19:30etara, museoan bertan. Izen ematea irekita dago; museoan aurrez aurre edo posta elektronikoz egin daiteke. Lehen klasea urriaren 8an izango da eta datorrenak, berriz:
- Urriaren 15, 22 eta 29an
- Azaroaren 5, 12 eta 26an
- Abenduaren 3, 10 eta 17an

