Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Iritsi dira Saharako haurrak uda Bidasoan igarotzera

Udalak ongietorria egin die Saharako errefuxiatuen kanpamendutik etorritako lau haurrei eta haiek hartu dituzten familiei. Uda batek haien errealitatea "alda ez badezake" ere, azpimarratu dute horrelako ekimenek "itxaropena" pizten dutela.

Hondarribiko Udaleko ordezkariek harrera egin diete uda igarotzera etorri diren Saharako haurrei.Hondarribiko Udala
Goiatz Iza Erkis
Hondarribia
2026/07/29

Igerilekuan jolasteko, lagun berriak egiteko edota gutxienez giro freskoagoan egoteko. Tindufeko errefuxiatuen kanpamendua atzean utzita, beste urte batez, Mendebaldeko Saharako haurrak udaz gozatzeko prest iritsi dira Bidasora. Tadamun elkartearen eta Oporrak Bakean programaren bitartez, aurten lau haurrek igaroko dute uda Hondarribian eta Irunen. Orain egun batzuk iritsi ziren, eta pasa den ostiralean egin zien harrera Hondarribiko udalak udaletxean.

Hondarribiko alkate Igor Enparanek azpimarratu du ekimena “elkartasunaren, lankidetzaren eta nazioarteko elkarlanaren isla” dela: “Programa honi esker lasaitasuna, maitasuna eta etxe baten beroa ere eskaintzen zaizkie”.

Hondarribiko zinegotzi Lupe Queirugak ere Oporrak Bakean programaren “balio sozial” eta “humanitarioa” nabarmendu ditu. “Uda batek ezin du haien errealitatea aldatu, baina itxaropena eta bizipen zoriontsuak eskaini ditzake”, esan du zinegotziak. Are, gaineratu du herria haurrentzat soilik ez, haurrak ere “onuragarriak” direla herriarentzat, eta beraz, ekimenak “aldebiko aberastasuna” dakarrela: “Gure komunitatea ere aberastu egiten da, haur hauengandik ikasi egiten dugulako eta elkartasuna eguneroko ekintza txikien bidez eraikitzen delako”.

Horiek horrela, alkate zein zinegotziak harrera familien konpromisoa goraipatu dute. “Harrera familien eskuzabaltasunari esker haurrek aste batzuetan bizi duten errealitate gogorra albo batera utziko dute”, eskertu diete bertaratu diren familiei. Bukatzeko, alkatea haurrei zuzendu zaie eta adierazi die udaletxea “hondarribiar guztien etxea” den bezala, “bisitan etorritako haurrena ere” badela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Donostiako Zurriolako hondartzan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.