Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Ane Zubeldia Magriña

"Hizkuntza berritzea da idazteko dudan arrazoi nagusietako bat"

Ia urtebete kaleratu zuen hondarribiarrak Kontra poesia liburua. Bihar aurkeztuko du herrian, eta hori ez ezik, hurrengo liburua ere bertan izango du, estreinakoz.

Gorka Rubio / FOKU
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/04/16

Sarritan ikusi ahal izan da Ane Zubeldia Magriña oholtza gainean, gitarra eskuan edota Eider Adeletxerekin batera Mejillon Tigre kolektiboaren ikuskizuna aurkezten. Baina duela ia urte bat, beti ondoan izan duen poesia lehenetsi zuen, eta baita liburu bat idatzi ere: Kontra. Ia hamabi hilabete pasa dira, baina orain berriro ere pil-pilean dago bere lehen lana. Bihar (ostirala) aurkeztuko du Hondarribiko liburutegian (19:00), lehen aldiz bere herrian. Gainera, Literatur Kritikarien Espainiako Elkarteak euskarazko poesia liburu onenaren saria eman berri dio.

Zer nolako protagonismoa du lanaren izenburuak poemarioan?

Izenburua probokazio txiki bat bada. Jarrera eta idazkera oso konkretu batzuekin harremantzen dugun hitza da, eta lehenago Mejillon Tigrerekin era punkiagoan jorratu izan genuen. Orain, modu lasaiagoan hartzearren, aldarrikatu nahi izan dut kontra egotea ez dela beti jarrera zurrun eta idazkera esplizitu bat edukitzea, baizik eta kontra egoteko modu asko daudela, eta noski, era berean kontra idazteko beste hainbat mota baditugula.

Gaika zatitu duzu liburua. Errealitatearen puzzle bat egiteko saiakera izan al da?

Poesia idazterakoan askotan irudietatik abiatzen naiz. Idatzi nuen momentuan Hondarribian bizi nintzen, eta horrek asko markatu du egindakoa. Bertako paisaiak protagonismo asko hartu zuen. Poesia barnean klixe bat izan arren, inguruan duguna itsasoa eta ura da, eta horretaz asko baliatu nintzen. Saiatu nintzen diskurtsibitate esplizitutik pixka bat aldentzen, eta paisaiaren barruan aurkitzen gaia. Adibidez, nahi baldin banuen biolentziaz mintzatu, bada gure inguruko paisaia eta lekuetan aurki nezakeen. Bidasoa ibaian hildako migranteei buruz badago poema bat, eta beste bat, adibidez, Irungo Hondarribia kalean girotuta dago. Nire iritzia itxuraz ausente egotea izan da nire xedeetako bat. Obserbaziotik abiatuta, saiatu naiz paisaiaren barruan gai horiek bilatzen, nire iritzia alde batera utziz.

Idazterakoan, kontra egiteko beharra sentitu izan al zenuen?

Epifania poetiko txiki bat izan nuen. Nik txikitatik dantzatu izan dut, eta oso presente egon da nire bizitzan beti dantza. Kontra ez da beti zerbaiten aurka egitea, talkan egotea. Bada ere zerbaitekin ukitzea, elkarrengan eustea, frikzioan egotea… Iruditzen zitzaidan gaur egun nolabaiteko polarizazioa gertatzen den momentuan, interesgarria zela, kontra egotearen frontalitate horri beste esanahi batzuek aurkitzea. Beste norbaiten kontra gaudenean dependentzia bat sortzen dugu beste horrekiko. Epifania hortik aurrera idatzi nuen, eta badaude horren inguruko gogoetak liburuan.

Poesia idazterakoan, zein helbururekin idazten duzu?

Esango nuke jende gehiena barrena husteko xedearekin hasten dela idazten. Hasieran horrela zen, baina ni itzultzailea izanik, egunero nago hizkuntzaren gimnasioan sartuta, eta poesiaren kasuan beti instintiboki egin dudan zerbait da. Gaur egun, hizkuntza berritzea da nire idazteko arrazoi nagusietako bat. Gure hiztegia etengabe ari da berritzen, eta badira agortu egiten diren hitzak. Bere garaian berritzaileak izan ziren hitz asko egun jada ez dira berdin ikusten. Horregatik, hiztegi hori berritzeko idazten dut. Baina, noski, nire oso berezko gauza izan da beti poesia, eta beraz, arrazoi pertsonal hori ere bertan dago.

Poetak bizitzen dituen momentuek eta egoerek markatzen dute bere poesia?

Bai, erabat. Idazle mota asko daude, baina hala dela esango nuke. Nire kasuan, egunerokoan ikusten dudanak asko markatzen nau. Orain Arrasaten bizi naiz, eta beste paisaia bat ikusten dut Hondarribiarekin alderatuta, horrek ere badu eragina. Halere, poesian zailagoa da errealitatetik hartutako puska horiek irudikatzea, baina fikzioan erraztasun handiagoa dugu horretarako.

Poetak idazten duena irakurleari iristen al zaio? Edo irakurleak bere interpretazio propioak egin behar al ditu?

Zerbait idatzi eta argitaratzen duzunean argi izan behar duzu zure lanaren kontrola galduko duzula. Idatz dezaket pasarte bat nire amonarengan pentsatzen, eta zuk, agian, irakurtzean, lagun batengan pentsatzen duzu. Kontzeptu hori nire ustez gauza ederra da. Halere, badago poesiaren gainean sinismen bat poesia elitista eta gutxi batzuentzat dela diona. Nire inguruan badaukat jendea literatur zalea dena, eta haiek agian irakurketa sakonago bat egin dezakete, eta badaude xehetasunak agian harrapatuko dituztenak. Baina irakurtzeko ohitura ez duenak irakurtzean, beste zerbait ulertu ahal du. 

Nolako erantzuna jaso duzu zure lehen lanarekiko?

Mejillon Tigretik nentorren, eta nik uste jende askok nire alde umoretsua ezagutzen zuela, eta agian, jende horrek sorpresa hartu du nire aurpegi pausatuagoa erakusterakoan. Liburuak bere bide txikia egin du, eta gainera, hasieran ez nuen lana publizitatzeko gogo handirik izan. Ahoz aho transmititu den zerbait izan da nire ustez, eta orain, berriro ere aktualitatera iritsi da, ia urte baten ondoren, jasotako saria dela eta.

Literatur Kritikarien Espainiako Elkarteak euskarazko poesia saria eman dizu. 

Larunbat goizean deitu zidaten, prentsan atera baino bi ordu lehenago. Ez nuen saria espero, duela ia urtebete argitaratu nuelako liburua, eta ez nekien zehazki zer zen saria, baina nire lanari aitortza egin diote, eta hori eskertzekoa da. Azken finean horrelako gauzek mapan jartzen zaituzte, prentsan agertzen zara… Hori ona da, noski. Sariak oso subjektiboak dira, nik beti esan izan dut sari batzuk jaso ditudala, bai, baina beste hainbat ez. Lehenengo liburua izanda horrelako aitortza batek izena ematen dizu, eta hori beti da lagungarria aurrera begira.

Ia urtebete ondoren aurkeztuko duzu liburua zure herrian.

Bai, beti izan dut gogoa, eta orain aukera suertatu zait. Blaganekoekin eta liburutegikoekin maiz hitz egin dut aurkezpena egiteko, eta azkenean egingo dugu. Esandakoa, uste dut liburuak bere bidea egin duela, eta orain badirudi berriro ere indarra hartu duela. Apirilean eta maiatzean hainbat irakurle taldetara hurbilduko naiz, liburuaz hitz egitera. Oso gustura nago gertatzen ari den guztiarekin.

Hurrengo liburua gertu dago, ezta?

Hurrengo asteetan kaleratuko dut, Datorren udan ez gara hemen biziko izenburuarekin. Kasu honetan ez da poesia liburua, fikzioa baizik. 2024ko Igartza bekaren harira egindako lana da, eta sei ipuinez osaturik dago. 29an aurkeztuko dugu, baina Hondarribiko aurkezpenean jada bertan izango dut, erakusteko. Banuen gogoa poesiatik kanpo zerbait probatzeko. Egia da liburua oso poetikoa dela, ezin dut bertatik ihes egin eta, baina ipuin liburu bat da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.