Kemen Dantza Taldeak udalekuak antolatuko ditu
Euskal kultura eta dantzak ez du udan etenaldirik izango, Kemenek beste urte batez udalekuak antolatuko ditu uztailaren 13tik 17ra.
Uda ate joka dugularik, Kemen Dantza Taldeak euskal dantza eta jolasak uztartuko dituen udalekuak antolatuko dituzte beste urte batez. Aurtengo udalekuak uztailaren 13tik 17ra bitarte antolatuko dituzte Uranzu frontoian. Bertan, hainbat jarduera egingo dituzte astean zehar, eta irteeraren bat ere egingo dutela iragarri dute. Udalekuak 2016 eta 2020 urteen artean jaiotakoentzat izango dira, eta 100 euroko prezioa izango dute udalekuek; anai-arrebek 10 euroko beherapena izango dute. Jarduerak 9:00tatik 13:00tara egingo dituzte, eta 8:30etik aurrera frontoian sartzeko aukera izango dute.
Izen emateko azken eguna apirilaren 30a izango da. Informazio gehiagorako telefono zenbakia jarri dute interesdunen eskura, 688 92 01 60.

