Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gazteak erdigunean jarriz, ikurrinaren bila

Konkisa izan zen, eta orain Abentura Olinpikoa da. Hasieran Prebentzio Komunitarioaren eta Saindua Gaztelekuaren arteko elkarlanean sortu zen egitasmoa. Gazteak elkartzea eta lantaldean aritzea dute helburu.

Konkis Pirata Pringe jokoa 2018. urtean Piraten Etxean egin zen Konkisa.
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/04/10

Prebentzio Komunitarioak eta Saindua Gaztelekuak asko eman diete Hondarribiko gazteei azken hamarkadetan. Harreman goxoa eta hezitzailea. Gazteekin lanean, bai eskolan, kalean edota Gaztelekuan, hainbat egitasmo, kanpaina eta ekitaldi egin dituzte, eta haien barnean kokatzen da hasieran Konkisa zena eta orain Abentura Olinpikoa dena. Arritxulon (Oiartzun) edo Piraten Etxean (Pasaia) egin izan dute, gazteei hiru eguneko abentura eskainiz.

Sistema erraza da. Hasieran, El Conquistador del Fin del Mundo programari keinu eginez, horren antzerako egitasmoa antolatu zuten: hamar kideko lau talde kapitain eta guzti, eta bi boluntario ziren horren oinarria. Kapitainak Prebentzio Komunitarioko eta Saindua Gaztelekuko hezitzaileak ziren, hasiera hartan bien artean antolatzen baitzuten egitasmoa. Lankidetzan oinarrituta, hezitzaile guztiak xede berdinarekin joaten ziren: besteak beste, gazteei gozatzeko espazioa ematea, elkar ikasiz eta naturaz gozatuz.

Lau taldeen artean lehia osatu, eta azken egunean talde batek bereganatzen du ikurrina. Telebistako programan bezala, noski, gazte boluntario baten esku gelditzen zen aurkezle lana, Julian Iantzirena. «Umorean oinarritutako irteerak ziren. Lan handia zegoen atzean, baina garrantzitsuena denen artean ongi pasatzea zen», azaldu du Jon Diez Prebentzio Komunitarioko kideak. 

Konfiantza ardatz
Belaunaldiz belaunaldi, azken hiru hamarkadetan, Gabonetan, Aste Santuan eta udan egitasmo ezberdinak egin izan ditu Prebentzio Komunitarioak kalean, gazteekin batera, haien oporrak baliatuz. «Jada Gaztelekura sarbidea ez zuten gazteei beste paper bat ematen genien, hezitzaile modukoa, antolakuntzaren barnean. Sare lana zen, eta gure jardunean ezinbestekoa», esan du Diezek. Udan, adibidez, Hondar Kirolak antolatu izan dira urte askoz, Prebentzioaren ekimenez eta herriko gazteen laguntzaz. Egitasmo horiekin gazte talde bat osatzen zuten, horretarako grina zutenak, eta gogo hori baliatuz, eta haiek prestakuntzaren parte izanez, Konkisera hamar gazte inguru hurbiltzen ziren hezitzaile boluntario gisa. «Egunerokoan gazte talde horiekin lan egiten genuen, baina Konkis bezalako egitasmoekin, hiru egunekoak izanez, lortzen genuen lanketa sakonagoa izatea, eta harremana estutzea», azaldu du Izaro Garbizu Prebentzio Komunitarioko kideak.

Boluntario horientzako askorentzat hezitzaile edo zaintzaile moduan haien lehenengo esperientzia izan zen hura. «Ikusi dugu nola gazte horietako batzuk orain hezitzaileak diren, eta gazteekin egiten duten lan», esan du Diezek. Horren adibide da Ekhi Lazkanotegi. Prebentzio Komunitarioarekin batera, hainbat egitasmo burutu zituen, eta Konkisean gazte boluntario gisa aritu zen. «Gazte ekintzaile gisa niretzat esperientzia aberasgarria izan zen gazte eta umeekiko harremana lantzeko. Gazte nintzenetik argi izan dut haur eta nerabeekin lotutako lanen batean aritzea gustatuko litzaidakeela, baina Prebentzio Komunitarioaren eskutik eman nituen nire lehen urratsak».

Urte batzuk dira Saindua Gaztelekuko hezitzailea dela Lazkanotegi, jada badaramatza urte batzuk Konkisean, eta orain Abentura Olinpikoan, kapitain gisa. «Konkisean hezkuntza ez-formaleko bi eragileren arteko elkarlana ematen zen, eta horrek balio hezitzaile nabarmena zuen. Abentura Olinpikoan, elkarlan hori ematen ez den heinean, balio hezitzailea neurri batean murrizten da. Hala ere, nabarmendu nahi nuke ez bata ez bestea ez direla aisialdi hutsean oinarritutako programak soilik», azaldu du Lazkanotegik.

Sugar olinpikoa
Egun, Gaztelekuaren ekimenez egiten da Abentura Olinpikoa, eta haiek kudeatzen dute esperientzia osoa. Joko sistema berdinarekin jarraitzen dute, baina Prebentzio Komunitarioaren laguntzarik gabe. Aurten, martxoaren azken bi egunetan eta apirilaren lehenean izan dira Harritxulon, eta beste behin, arrakastaz osatu dute abentura. Hondarribiko espiritu olinpikoa gazteenengan ere bizirik dago. «Urteak daramatzagu Arritxulon egiten. Bere garaian beste aterpetxe batzuetan ere garatu izan den arren, azken urteotan Arritxulon burutu da. Etxean gaudenaren sentsazioa dugu, aterpetxea eta bertako langileak ongi ezagutzen ditugu, eta oso gertuko tratua eskaintzen dute», esan du Lazkanotegik. 

Askotan, nerabeek sozializatzeko arazoak izaten dituzte. Horri aurre egiteko Gaztelekuko eta Prebentzio Komunitarioko lanketak eta proposamenak ezinbestekoak izan ohi dira. «Konkisean jende aniztasun handia genuen, eta horrek eragiten zuen denetariko gazteak egotea. Batzuek sozializatzeko ahalmen handiak zituzten, eta beste batzuek urriagoak. Baina denak elkartzean, eta talde lana osatzean, helburu berbera zuten: elkarrekin irabaztea», azaldu du Diezek. 

Abentura, aldiz, Hondarribitik irtetean hasten da. «Aterpetxeraino oinez joaten ginen, eta hori abenturako zati politenetarikoa zen. Oso kontziente gara Konkisa gabe, gazte askok ez luketela inoiz horrelako bizipen bat bizi izango, mendian eta naturan», azaldu du Garbizuk. Ez da bide makala Irundik Arritxulorainokoa, eta izan dira bidean buelta eman eta beste aldera itzuli nahi izan dutenak, nekeak jota. «Behin baino gehiagotan ibili gara gazteei haien zapatak zinta amerikarrarekin konpontzen. Anekdota asko eman dizkigu esperientzia honek», gehitu du Garbizuk.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.