Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Tokiko komertzioak sustatzeko doako prestakuntzak egingo dituzte

'Commerce Lab'-ek apirila eta ekaina bitarte, tokiko komertzioak hainbat arlotan trebatzeko saio teoriko-praktikoak antolatuko ditu.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/04/09

Tokiko komertzioei bultzada emateko xedez, Commerce Lab-ek doako prestakuntzak egingo ditu, apirila eta ekaina artean. Saioak Commerce Lab gunean izango dira, Serapio Mujika kaleko 8. zenbakian, eguerditan. Prestakuntza saioetan argazkilaritza, edizioa, AA, giza faktoreak, fakturen kudeaketa, belaunaldien arteko erreleboa eta San Martzialetako erakusleiho apainketa landuko dute. Bertan, landutakoa ahalik eta modu azkarrean eta eraginkorrean aplikatzea da saio hauen helburua. 

“Tokiko komertzioak balio izugarria du, eta merkatuaren aldaketetara egokitzen laguntzen jarraitu behar dugu. Baina benetan berezia egiten duen elementua indartu behar dugu: gertutasuna, hots, bezeroa ezagutzea eta tratu pertsonala eskaintzea”, adierazi du Nuria Alzaga alkateordeak. 

Prestakuntza ziklo honetako edukiak eskarmentu handia duten profesionalen laguntzaz landuko dituzte, hala nola, Fernando Vergara, Pixel Diseinua, Gipuzkoako Ganbera, Ane Sanzberro, Giza Faktorea, Mario Echevarria eta Nia Floral Art izango dira. Aipatutako profesionalek saio teoriko praktikoak prestatuko dituzte, eta bakoitzak bi orduko iraupena izango du, zehazki, 13.30etik 15.30era. 

Hemen saio guztien informazio guztia. Ikastaroetan parte hartzeko izen abizenak, ikastaroaren izena, komertzioa eta telefonoa bidali beharko dute promocioneconomica@irun.org helbide elektronikora edo 943 50 53 37 / 943 50 53 35 telefonora deituta. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.