Jaioberrien Baheketa Unibertsala eta Ekitatiboa eskatzeko sinadurak bilduko dituzte
Larunbatean, hilak 11, Aurreratu eta Quistes Tarlov elkarteek sinadura bilketa egingo dute Urdanibia plazan, 09:00tatik 14:00tara.
Jaioberrien Baheketa Unibertsala eta Ekitatiboaren legea babesteko sinadura bilketa egingo dute etzi, hilak 11, Aurreratu eta Quistes Tarlov elkarteek. Egitasmo honen bitartez, Jaioberrien Baheketarako Estatuko Legea onartzeko Legegintzako Herri Ekimena (LHE) babestuko dute. Egun, orpoko probaren bitartez hautematzen diren gaixotasunen kopurua aldakorra da. Lege onarpenak jaioberrien gaixotasunak goiz detektatzea eta lurralde osoan berdintasuna lortzea ekarriko luke.
Sinaduren bilketa Urdanibia plazan egingo dute, 9.00etatik 14.00etara. Bi elkarteek herritarrei gonbita egiten diete, Urdanibia plazara gerturatzea, informatzea eta osasunean jaiotzetik bertatik berdintasuna bermatzearen alde egitea.

