Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Telefono bidezko arreta emateko zerbitzuak 300 deitik gora jasotzen ditu egunean

2025eko datuak jaso dituzte, eta guztira 19 segundo inguruko 91.101 dei jaso zituen zerbitzuak iaz, azken urteotako batazbestekoaren gainetik.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/04/08

2012an, o1o eta 943 50 51 52 telefono bidezko arreta emateko deiaren zerbitzua martxan jarri zuen udalak. Ordutik, milioi bat dei baino gehiago jaso ditu zerbitzuak, eta berriki 2025eko datuak argitaratu dituzte. Iaz, guztira 91.101 deia jaso zituen, eguneko 300 dei gutxi gorabehera. Herritar askok erabiltzen dute zerbitzua, eta udalak adierazi duenez zalantzak argitzeko edo izapideak eta informazioa eskatzeko bide bilakatu da. Zalantzak argitzeko herritar batek behar duen bataz besteko denbora 19 segundokoa baino ez da izango. 

Udalaren telefono bidezko deiak kudeatzeko ardura Gureak taldeko Datapost enpresarena da, informazioaren eta komunikazioaren arloan espezializatutakoa. Herritarrak “pozik” dira zerbitzuak duen arretaren azkartasunarekin eta egindako kontsulten ebazpen mailarekin. Urtero biltzen dituzten inkesten arabera, 5tik 4,6 puntu jaso ditu zerbitzuak. “Zinez pozgarria da, halaber, herritarrek zerbitzua oso modu positiboan baloratzen dutela jakitea, eta lanean jarraituko dugu hobetu beharreko guztia hobetzeko”, adierazi du Gaizka Iriarte Gureak Dataposteko zuzendariak. 

Kontsulten artean, erabiliena edo herritarrek gehiagotan eskatutakoa udalaren informazioa lortzekoa izan da, %46,6a. Horren baitan, kultur agendaren, dirulaguntzen, programen edota udaleko izapideei edo udal tasei buruzko informazioaren gaineko kontsultsak izan dira. Bestalde, izapidetza dakarten deiak (%12,8) eta udalarekin bat ez datozen informazio eskaerak egiteko deiak (%16) ere jaso dituzte. Azkenik, gainerako deiak udalaren telefonogunearen funtzioei lotutakoak izan dira, hain zuzen, %21,9a.

Deien gehiengoa 09:00etatik 14:00etara izan dira, eta hilabetei dagokionez, udaberrian zein udazkenean bildu dituzte dei gehien, hilabete horietan pilatzen baitira udalaren kanpaina nagusiak. Zerbitzua 08:00etatik 19:00etara martxan dago astelehenetik ostiralera, eta 08:30etik 13:30etara larunbatetan. Zerbitzu honek herritarrekiko komunikazio eraginkorra eta inklusiboa bermatzea du helburu. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.