Lurmaittek haurrek naturarekin konexioa izateko udalekuak antolatu ditu
Uztailean lau txanda egingo dituzte 3 eta 12 urte arteko haurrentzat, eta astero naturgune bat bisitatuko dute taldeek.
Bueltan dira Lurmaittek antolatzen dituen udaleku irekiak. Natura, haurrak eta jolasa oinarri ditu udalekuak, eta zortzigarrenez Maider Aizpurua irundarrak lau txanda antolatuko ditu. Bertan, 3 eta 12 urte bitarteko haurrek parte har dezakete, uztailaren 6tik 31era bitarte. Informazio gehiago eta izena emateko interesdunek lurmaitte@gmail.com helbidera idatzi edota 627 54 68 64 telefonora deitu beharko dute.
Hamabi eta hemezortzi haur bitarteko taldeak antolatuko dituzte, eta goizeroko elkargunea Meakako Dantza Elkartea izango da. Sartzeko ordua malgua den arren, Aizpuruak 09:30ean irekiko ditu ateak eta 10:30ak bitarte sartzeko aukera izango dute. Astero naturgune bat bisitatzeko aukera izango dute haurrek, Plaiaundiko naturgunea edo Hondarribiko Asturiagako hondartza, besteak beste.
Aurtengo udarako antolatutako txandak honako hauek izango dira uztailean: lehenengoa 6tik 10era izango da, bigarrena 13tik 17ra, hirugarrena 20tik 24ra, eta azkenik 27tik 31ra. Txanda bakoitzak prezio bat izango du, eta anai-arrebek %10eko beherapena izango dute.

