Mendiko atmosfera, Itsas Etxean
Mendi Film nazioarteko jaialdiko film onenekin emanaldiak egingo dituzte Itsas Etxean bihar (osteguna) eta etzi.
'Izarren zaunka' lanaren fotograma.Izarren Zaunka Iazko abenduan egin zen Bilboko BBK Mendi Film nazioarteko mendiko zinemaldiko film onenekin egiten den Mendi Tour zirkuituaren geraleku izango da Hondarribia hamaikagarrenez. Hori horrela, bihar (hilak 9, osteguna) eta etzi jaialdi horren barruko lan onenen emanaldiak jasoko ditu Itsas Etxeak , 19:00etatik aurrera bi egunetan. Bi saioetarako sarreren prezioa 3 eurokoa da.
Osotara sei Mendi Filmeko sei lan ikusi ahalko dira Hondarribian, hiruna ostegunean zein ostiralean. Alpinismoa, eskalada, eskia eta bizikleta bidaiak oinarrian dituzten ikus-entzunezkoak dira, denak ala denak herrialde askotako paraje ikusgarriak azaltzen dituztenak, horietan denetan istorio bereziak jaso direlarik pelikula dokumental formatuan.
Hondarribiko Udalaren babespean iritsi da berriz ere herrira Mendi Tour. Honakoak dira bi egunetako emanaldiak:
Hilak 9, osteguna (19:00)
- Izarren zaunka. Zuzendaria: Nagore Ezeiza Mujika (Euskal Herria, 18 minutukoa).
- Eternal solo. Zuzendaria: Andrea Cossu (Italia-Pakistan, 31 minutukoa).
- Trango. Zuzendaria: Leo Hoorn (AEB, 45 minutukoa).
Hilak 10, ostirala (19:00)
- The road we never rode. Zuzendaria: Iñigo Lamana (Euskal Herria, 35 minutukoa).
- K2 mon amour. Zuzendaria: Mathieu Rivoire (Frantzia, 40 minutukoa).
- Le moulin des artistes. Zuzendaria: Pierre Cadot (Frantzia, 25 minutukoa).

