Lege eta kontabilitate esparrua hobeto ulertzeko saio teoriko-praktikoa egingo dute
Udalak irabazi asmorik gabeko erakundeei zuzendutako saio teoriko praktikoa antolatu du Kultur Etxean, apirilaren 24an.
Hondarribiko Udalak irabazi asmorik gabeko erakundeek lege eta kontabilitate esparrua ulertzeko eta praktikan aplikatzeko saio berezia antolatuko du apirilaren 24an, Kultur Etxean. Saioak aukera emango die lege-esparrua ulertzeko eta integratzeko, administrazio eta kontabilitate jardunbide egokiak ezagutzeko eta aplikatzeko, esperientziak partekatzeko eta antolaketa kudeaketa erraztuko duten tresnak eta programa praktikoak identifikatzeko eta aplikatzeko.
Saioa euskaraz zein gazteleraz izango da, eta parte hartze aktiboa eta interaktiboa edukiko du. Bi orduko iraupena izango du, 18:00etatik 20:00tara, eta parte hartzen duen edonork bere esperientzia kontatzeko tartea izango du. Esperientzien bitartez, kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte, eta elkarte bat sortzeko tresnak eta bertan parte hartzeko kontuan hartu beharreko alderdiak aztertuko dituzte.
Saioan parte hartzeko izena eman beharko dute, partaidetza-berdintasuna-adm@hondarribia.eus helbidera idatzita edo 943 11 12 39 telefonora deituta.

