Aste Santuan kamerak prest
Aste Santuko XV. argazki lehiaketa abiatu du udalak. Edonork parte hartu dezake, eskatutako gutxienekoak betetzen baditu.
Hasiera eman dio Hondarribiko Udalak XV. Aste Santuko argazki lehiaketari. Maiatzaren 8ra arte dute argazkilariek haien lanak aurkezteko. Beti ere, Aste Santua izan behar du argazkien oinarria, eta noski, Hondarribian ateratakoak izan behar dira. Lehiaketa irekia da, eta egitasmoaren helburua “ospakizunaren ikuspegi anitzak jasotzea” da.
Argazkilari bakoitzak gehienez hiru argazki aurkez ditzake. Aurkeztutako argazkiak ezin dira lehenago argitaratu, eta noski, ezin dira lehenago saritutakoak aurkeztu. Koloretan edo zuri beltzean aurkeztu daitezke. Irudien neurria 20×30 zentimetrokoa izan beharko da, markorik ezta euskarririk gabe.
Epaimahaia “argazkilaritzan prestigioa duten pertsonek” osatuko dute. Sariak, hurrengoak:
-
1. saria: 500 euro.
-
2. saria: 400 euro.
-
3. saria: 300 euro.
Argazkiaren atzean, izena idatzi behar dute parte hartzaileek. Horrez gain, “kartazalaren barruan, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta NANaren fotokopia erantsiko dira”.

