Txinzerreko langileek greban eta erantzunik gabe jarraitzen dute
Txinzerreko langileek 70 egun baino gehiago daramate greban, eta zuzendaritzak langileen proposamenak ez ditu onartu.
Txinzerreko langileek greba ikustarazteko eta egun bizi duten egoera salatzeko gutuna idatzi dute. Bertan, zuzendaritzak irtenbidea negoziatzeko duen jarrera salatu dute. “Zuzendaritzak zerbitzua kontrolpean dagoela eta Txinzerren dena normaltasunez funtzionatzen ari dela sinetsarazi nahian dabiltzan arren, hori ez da egia. Gutxieneko Zerbitzuekin funtzionatzen ari gara”, salatu dute langileek.
Ohiko zereginek “nolabaiteko eragina” izan ez arren, uraren kudeketaren zerbitzuak gabeziak dituela salatu dute, eta herritarrentzat kalte handia eragin dezakeela gogoratu dute. “Herritarrek ez dute merezi zerbitzuaren kudeaketa horrelakoa izatea”.
Greba Batzordeak lan baldintzen proposamenak helarazi dizkio Txinzerreko zuzendaritzari, eta lanpostuaren balorazioa onartzea ezinbestekoa dela diote grebarekin amaitzeko. “Ez dugu zalantzan jartzen zuzendaritzak izan dezakeen soldataren kopurua zenbatekoa den, guk nahi dugu gure lan baldintzak errespetatzea eta gure soldatek bizi dugun errealitatea islatzea”, adierazi dute.
“Grebari irtenbidea ematea eskatzen dugu eta gutxinaka-gutxinaka normaltasunera bueltatu nahi dugu”, argi utzi du Greba Batzordeak.

