Txingudi Errugbi Taldearen asteburuko partidak, hemen
Larunbatean, Biok Txingudik eta harrobiko bi taldeek Plaiaundin jokatuko dute euren partidak; Zaisa Txingudik, berriz, Gasteizen jokatuko du.
Asteburuko agenda betea izango du Txingudiko Errugbi Taldeak. Larunbatean, 11:00etatik aurrera errugbiak ez du atsedenik izango Plaiaundin. Zelairatuko den lehen taldea 14 urtez azpiko taldea izango da, 11:00etan. Kanporaketetan Bera Beraren aurka galdu ondoren, bosgarren postuarengatik lehiatuko dute La Unicaren aurka. Joan itzuliko norgehiagoka izango da, eta apirilaren 18an izango da itzulikoa Iruñean.
14:00etan, Gabiria Txingudi/Baztan 18 urtez azpiko taldearen txanda izango da. Bosgarren eta seigarrenaren arteko lehia izango da Getxoren aurkakoa, eta sailkapenean duten estutasunagatik emozio handiko lehia izatea espero dute.
Larunbatean, azkenak jokatzen Biok Txingudi taldeko emakumeak izango dira. 16:00tatik aurrera, Txingudiko emakumeek Getxo Loratzen taldea izango dute aurrean.
Zaisa Txingudik etxetik kanpo jokatuko duen talde bakarra izango da. Larunbatean, 18:00etan, Gaztedi B-ren aurka jokatuko du Gasteizen. Taldeak garaipenaren bidera bueltatu nahi du hiru porrot segidan izan ondoren. Zaisa Txingudikoekin batera, 10 eta 12 urtez azpiko taldeak ere Gasteizen izango dira.
Beste alde batetik, apirilaren 11n Biok Experiental Shopping Txingudi Badia txapelketaren laugarren edizioa antolatuko dute. Goizean zehar, Iparraldeko, Nafarroako eta Bizkaiko taldeen aurka jokatuko dituzte Txingudiko gaztetxoenek. 10, 12 eta 14 urtez azpikoen arteko partidetan urteroko giro polita errepikatzea espero dute antolatzaileek.

