Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Venezuelako egia eta inperioaren gezurrak kontatzeko hitzaldia, bihar

Bidasoko hiru brigadista 'El Maizal' komunan eta Caracaseko '5 de marzo' komunan izan dira Venezuelako egia gertutik ezagutzeko.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/03/26

Martxoak 8aren harira, sei euskal herritar Venezuelan izan dira Komunetako Herri Kontsulta Nazionala gertutik bizitzeko. Astebeteko bidaia izan da, eta landa inguruko zein hiriko hainbat komuna sozialistetan izan dira. Brigadisten artean, Bidasoko hiru kide egon dira, hain zuzen, Oihana Galardi, Ione F. Zabaleta eta Iker Eizagirre Xufi. Hauekin batera, Olatukoop eta Hernani Burujabeko kideak izan dira. Bertan bizitako esperientziak kontatzeko Venezuelatik bueltan, Bidasoko brigadistekin solasaldia antolatuko dute bihar, hilak 27, Hazia kultur elkartean.

Venezuelako errealitatea gertutik ezagutzeko El Maizal komunako 17. urteurrena ospatzeko aukera izan dute, Ande mendien ateetan. Landa eremuan ez ezik, Caracas hiriburuan dagoen 5 de marzo komunako emakumeen borroka ere ezagutu dute. “Feminismo Komunitarioko kideekin elkarlanean brigadaren parte bat egin dugu, eta horrek aukera eman digu komuna eraldaketa feminista lurraldetik emateko tresna izan daitekeen”.

Egoera horretan, M8ko Herri Kontsulta Nazionalak duen sasoia frogatu dute, bakoitzak bere komunean komunitatearen aldeko proiektu egokiena hautatzeko bozketa egiten dute. “Venezuelak defendatzen duen ereduaren festa izan da, demokrazia zuzena eta protagonikoarena”, adierazi dute brigadistek. Brigadan zehar “franko hitz egin” dute Venezuelak bizi duen setio inperialaren gainean. 

Komuneroek, behin eta berriro, Euskal Herriko brigadistei eskatu diete “inperioaren gezurrei aurre egin” eta Euskal Herrian venezuelarron egia kontatzea. Bizipen horiek guztiak gertutik azalduko dituzte bihar, 18:3oetatik aurrera. 

“Oztopoen gainetik, irabazi arte!”

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.