[Lekukoaren eramaileen argazkiekin] Irunen, bigarrenez, euskaldunen indarra
Santiago zubitik sartu da Korrika bigarren aldiz Irunera. Hondarribirako bidea egin du, Kolon pasealekutik pasata.
Bi aldiz izan da Korrika Irunen. 24. Korrika martxoaren 24an sartu zen Irunen, Oiartzundik, eta hiria zeharkatu ondoren, Nafarroa aldera joan zen. Hurrengo egunean, 25ean, 05:05ean, Santiago zubitik sartu zen. Ipar Euskal Herritik jende andana etorri zen Irunera, eta haiekin batera, hainbat irundarrek bidea egin zuten, Hondarribi aldera. Tartean, udaletxeak, erdiguneko tabernek, Irungo mendizaleek eta Bidasoko GKSk eraman zuten lekukoa. Azken horiek, Hondarribiko Futbol Elkarteari eman zioten lekukoa, Hondarribira sartzeko momentuan.
Jarraian, AEKri eta 24. Korrikari esker, Irunen24. Korrikak bigarren egunez egin duen bidearen argazki bilduma.

