[Lekukoaren eramaileen argazkiekin] Hondarribiak ez du inoiz huts egiten Korrikan
Atzo sartu zen Korrika Hondarribian. Herria zeharkatu zuen, eta hainbat eragilek hartu zuten lekukoa, irribarre eta emozio artean.
Goiz sartu zen atzo Korrika Hondarribira, 05:25ean zehazki. Gauez egin zuten korrika hondarribiarrek, baina, bai, egin zuten. Mendelutik sartu bezain pronto, jendez bete zen Korrika. Zerbait berezia pizten du Korrikak, eta berdin du arratsaldean, goizean ala gauean pasatzen den, hondarribiarrek beti erantzuten dutela ongi. Ehunka jende bildu ziren euskararen aldeko egitasmora, eta herriari itzulia emanez, hainbat herri eragilek hartu zuten lekukoa. Irribarreak ez ziren falta izan, eta emozioak bultzaturik, askok aurrera jarraitu zuten. Badira Donostiraino iritsi ziren hondarribiarrak ere.
Jarraian, AEKri eta 24. Korrikari esker, Hondarribian 24. Korrikak egin duen bidearen argazki bilduma.

