Larunbatean larrialdi pediatrikoen aldeko elkarretaratzea egingo dute
Larrialdi pediatrikoen zerbitzua irekitzeko eskatuko dute enegarrenez, eta 10 minutuko elkarretaratzea egingo dute Bidasoko ospitalean.
36 hilabete pasa dira Bidasoko ospitaleko larrialdi pediatrikoen zerbitzua itxi zutenetik. 3 urte hauetan milaka familiak egoera larrian dira, eta ez dute haurrak artatzeko zerbitzurik eskualdean. Ugariak dira Bidasoa ESI-ren egoera salatzeko egindako manifestazioak eta elkarretaratzeak Irunen eta Hondarribian. Larunbat honetan, hilak 28, enegarren elkarretaratzea egingo dute larrialdi pediatrikoak berriro irekitzea eskatzeko Bidasoko ospitalean, 18:00etan. Elkarretaratzean hainbat parlamentari ere izango dira.
Larrialdi zerbitzua berriro irekitzeko erreklamazio irmoarekin jarraitzen du Bidasoako Pediatriako Larrialdietako Elkarteak, eta herritar orori dei egin die elkarretaratzearekin bat egiteko. Zerbitzu honek ez ditu soilik Irungo eta Hondarribiko haurrak artatzen, Hendaiakoak eta Bortzirietakoak ere artatzen ditu. Hori dela eta, eskualdeko familiak behartuta daude beharrezkoak ez diren joan-etorriak egitea.
“Pediatriako larrialdien faltak asistentziaren kalitatearen atzerapena dakar, eta beste ospitaletara joatea behartzen du, horrek larrialdi egoeretan eragiten duen inpaktuarekin”, adierazi du elkarteak berriro ere.

