Lapurriturriko informazio gunea, Aste Santuan irekita
Aiako Harriaren parke naturalean kokatuta, apirilaren 2tik 6ra, biak barne, irekita egongo da, 09:30etik 13:30era.
Aiako Harriaren Parke Naturaleko Lapurriturriko informazio gunea erabilgarri izango da udaberriko oporretan. Apirilaren 2tik 6ra, biak barne, parke naturalari buruzko arreta eta informazio zerbitzua emango du, 09:30etik 13:30era. Iaz, 52 zabalik egon zen 52 egunetan 354 bisitari izan zituen, 2024an baino %7 gehiago.
2007an inauguratu zuten Lapurriturriko informazio gunea, eta ordutik, bisitariek inguru horrek duen balio historiko, kultural eta naturala ezagutzeko aukera dute. Informazio gunea Aste Santuko jaiegunetan, asteburuetan eta jaiegunetan irekiko dute ekainetik urrira bitarte. Bertan, jarduera tematikoak antolatuko dituzte datozen hilabeteotan.

