Bizikleta martxa herrikoia egingo dute, igandean
Zabaltza plazatik hasi eta Ekoetxea Txingudiko eremua bisitatuko dute, indarrak hartzeko hamaiketako osasungarria egingo dute, 11:30ean.
2025eko Mugikortasunaren Europako Astearen baitan, bizikleta martxa herrikoia antolatu zuten, baina eguraldi txarragatik bertan behera utzi behar izan zuten. Igande honetan, hilak 29, herri martxa berreskuratuko dute, eta Zabaltza plazatik hasita Txingudiko Ekoetxera arteko bidea egingo dute. 11:00etan hasi eta 13.00etan amaituko da Zabaltza plazan bertan.
Martxaz gain, herritarrek hamaiketakoa egiteko aukera izango dute Txingudi Ekoetxean. 11:30ak aldera, atseden hartzeko tartea izango dute, eta hamaiketako osasuntsua prestatuko dute. Bertan, parte-hartzaileek Prospero antzerki taldearen ongi etorri beroa jasoko dute, eta garraiobide jasangarria sustatzeko zirkuitu txiki bat antolatuko dute.

