Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Adostasunak bilatzera eta zubiak eraikitzera nator, Hondarribia hobe bat denon artean egitera"

Maria Serrano Olascoagak hartuko du EAJren lidertza 2027ko hauteskundeei begira. Ilusioz jaso du kargua, baina "erantzukizun handiarekin".

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/03/26

Atzo iragarri zuen EAJ-k Maria Serrano Olascoaga izango dela 2027ko udal hauteskundeetako alkategai jeltzalea. Alderdiak argi adierazi du “herritarren gertutasuna eta konfiantza berreskuratzea dutela helburu”, eta horregatik, Serrano izan dela aukera egokiena. 

Komunikazioa ikasi zuen Serranok Deustuko Unibertsitatean, eta horretan aritu den arren, hiru legealdi egin ditu zinegotzi modura. 2015. urtetik 2023ra arte, hainbat sail lideratu zituen EAJ-ko zinegotziak, hala nola Merkataritza eta Turismoa, Gazteria eta Prebentzio Komunitarioa. “Erabaki honekin, EAJk berrikuntza eta esperientzia uztartzen dituen profilaren alde egin du, gertutasunean, prestakuntzan eta bai udalaren funtzionamenduaren zein Hondarribiko errealitatearen ezagutza sakonean oinarritutako lidergoa ordezkatzen duena”, adierazi du alderdiak ohar bidez.

Serranok ilusioz jaso du kargu berria, baina adierazi du erantzukizun handiko lana dela. “Hondarribia bizi-kalitate handiko herria da, eta horrela baloratzen dute herritarrek. Zaindu eta hobetzen jarraitu behar dugu denon artean. Orain, garrantzitsuena den horretan zentratzeko unea da: herritarren egunerokoan, eta etorkizuneko erronkei seriotasunez heltzea”. Bere politikak markatzeko, argi utzi du “ez datorrela irtenbide errazekin ezta ere titular handiekin” udal hauteskundeetara. “Lan egitera nator, entzutera eta eraikitzera. Adostasunak bilatzera eta zubiak eraikitzera, Hondarribia hobe bat denon artean egiteko.”

“Herriaren zaintza”

Etapa berri bat ireki du EAJ-k, 2023tik hona udal taldea Gonzalo Carrion Txalok bideratu ondoren. Adierazi dute elkarrizketa eta entzutea izango direla garai berriaren oinarri garrantzitsuenetako bat, “egunerokoa eta herritarren benetako beharrak ardatz izanez”. Horren harira, lan ildo nagusienak zerrendatu dituzte:

  • Egunerokoaren hobekuntza, herri zainduago baten alde eginez.
  • Elkarrizketa eta elkarlaneko espazioak berreskuratzea.
  • Herritarren eguneroko arazoei entzun eta erantzutea.
  • Etorkizuneko erronkei seriotasunez eta arduraz heltzea, bereziki etxebizitzaren
    arloan, ikuspegi errealista eta epe luzekoarekin.

 

Erlazionatutako edukiaMaria Serrano, EAJren 2027ko alkategaia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.