Maria Serrano, EAJren 2027ko alkategaia
Alderdi jeltzaleak gaur iragarri du nork lideratuko duen 2027ko udal hauteskundeetako kanpaina.
Hondarribiko EAJk erabaki du Maria Serrano izango dela 2027ko udal hauteskundeetako alkategaia. Gonzalo Carrion Txaloren lekukoa hartuko du Serranok. 2015. urtean sartu zen lehen aldiz alkategai berria Hondarribiko Udalean. Harrezkeroztik, hainbat zinegotzi kargu izan ditu, eta azken urteetan oposizioan egin du bere lana.
Hurrengo egunetan HITZAk sakonago jorratuko du gaia.

