Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituaren txapelketa, Uranzun
Datorren larunbatean, hilak 28, gurpildun aulkiko bikoteek eta adimen urritasuna duten pertsonek jokatuko dituzte partidak.
Azken urteotan, pilotak gero eta presentzia handiagoa du Uranzu pilotalekuan. Datorren larunbatean, hilak 28, Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituaren Txapelketaren partidak jokatuko dituzte, eta 10:00etik 13:30era partidaz beteriko goiza iznago dute. Bi txapelketa hauetan gurpildun aulkiko bikoteek eta adimen urritasuna duten pertsonek hainbat partida jokatuko dituzte. Partida hauek ikusteko sarrera doakoa izango da.
Borja Olazabalek, Kirol ordezkariak, Uranzu pilotalekuak duen garrantzia nabarmendu du, “froga ona da”. “Udal gisa gure betebeharra da horrelako jardunaldiak bultzatzea eta guztiok batera gizarte inklusiboago eta guztiontzat irisgarriago baterantz aurrera egitea”, gaineratu du. Kirolean inklusioa bultzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioarekin lankidetzan egon da udala.
Larunbateko partiden programazioa:
1. Hodei Asteasu (Mindara) – Xabat Askasibar (GKEF – Antzuola).
2. Manuel Quesada eta German Elkoro (Kemen) – Joseba Lasa eta Edorta de Anta (Kemen).
3. Leire Esnal (Zumaia PE) – Unax Gurrutxaga (Zumaia PE).
4. Aingeru Senperena eta Beñat Lizaso (Kemen) – Joseba Lasa eta Edorta de Anta (Kemen).
5. Lehenengo partidako galtzailea – Hirugarren partidako galtzailea.
6. Aingeru Senperena eta Beñat Lizaso (Kemen) – Manuel Quesada eta German Elkoro (Kemen).
7. Lehenengo partidako irabazlea – Hirugarren partidako irabazlea. 8. Eneko Sagarmendi (Mindara) – Erik Gaton (Mindara).

