Via Irun hiri-berroneratzeko proiektua hiritarren eskura
Trenbidea eraldatzearekin batera, hiria eraberrituko du eta proiektuaren erakusketa gaurtik apirilaren 18ra arte zabalik izango da CBAn.
Via Irun Gipuzkoako hiri-berroneratze proiektu handiena da, eta gero eta gutxiago falta da proiektua egia bihurtzeko. Proiektu honen bitartez, trenbidearen eremua eraldatuko dute, gaur egun egoera kaxkarrean dago eta Aduana Zaharra hiri-barruti berritzailea garatzeko estrategia-zentroa izango da. Proiektu estrategikoa hiritarrengana eskura jartzeko gaur erakusketa inauguratuko dute, eta apirilaren 18ra arte egongo da ikusgai, CBAn. Erakusketaren helburu nagusia herritarrei proiektuaren xehetasun guztiak helaraztea da, irismen urbanistiko, sozial eta ekonomikoa ulertzeko.
Erakusketan proiektuaren gako nagusiak argi eta garbi ezagutzeko aukera emango du. Topoaren trazadura berria Adifen gainerako trenbideekin batzeari buruzko berrikuntzak eta azalpen zehatzak eskainiko dituzte erakusketan. Hau da, erakusketa honek trenbide-eremuaren bilakaera historikoa eta hiriaren eremu horretan aurreikusitako hiri-antolamendu berria azalduko dute. Hala nola, topoaren lekualdatzea, geltoki intermodal berria eta datozen urteotan sortuko dituzten espazio berriak ezagutaraziko dituzte.
Erakusketaz gain, udalak Via Irun proiektuaren webgunea eguneratu du, eta bertan aldaketa guztien informazioa jasoko dute. Webgunean edukiak gaika banatuko dituzte eta diseinu dinamiko eta bisuala izango du. Gainera, webguneak atalkako bisorea izango du, 3Dko mapa batekin proiektua ulertzen laguntzeko.
Cristina Laborda alkateak hiritarren parte-hartzea erraztearen garrantzi azpimarratu du, oso baliagarria baita haiek ere proeiktua ondo ezagutu eta haren ikuspegia eman ahal dezaten. “Erakusketa hau Via Irunen xehetasun guztiak hurbiltzeko eta hiriaren etorkizunerako funtsezkoa den eraldaketa bati buruzko zalantzak argitzeko aukera bat da”.
Bisita gidatuak ere antolatuko dituzte
Erakusketa asteartetik larunbatera irekita egongo da apirilaren 18ra bitarte, hain zuzen, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Gaur arratsaldean, hilak 23, 18:00etan, herritarrek informazio-saioa izango dute Via Irun proiektuaren hirigintza-plangintza berria zehaztasunez azaltzeko.
Bestalde, datozen asteetan erakusketaren bisita gidatuak antolatuko dituzte, goizez eta arratsaldez. Bisita hauen bitartez, erakusketaren material grafikoa eta maketak azalduko dituzte xehetasun guztiekin eta irekiak izango dira hiritar ororentzat. Hala ere, bisita gidatuetan parte hartzeko ezinbestekoa izango aurretik izena ematea udal webgunearen bidez, taldeak mugatuak izango dira eta.

