Korrika Txikiak trafikoan eragina izango du
Asteazken honetan, hilak 25, Korrika Txikia dela eta, Erdialdeko hainbat kale itxiko dituzte, eta 09:50etik 11:30era trafikoan aldaketak izango dira.
24. Korrika ostegunean Atharratzen hasi zen pasa den ostegunean, eta dagoeneko 1.000 kilometro egin ditu Euskal Herrian. Bihar, hilak 24, goizaldean Gurutzetik behera jaitsiko da erdigunera, 04:00ak inguruan. Aurten, bitan zeharkarkatuko du Irun, eta bigarren pasaera asteazkenean, hilak 25, izango da 05:06ean. Hala ere, Irungo txikienek ere Korrika Txikia egingo dute asteazkenean 10:00etatik aurrera. Donostia kaletik Zabaltza plazara arteko ibilbidea egingo dute Irungo ikastetxeetako haurrek.
Korrika Txikia dela eta, trafiko aldaketak izango dira Erdialdeko kaleetan. 09:50etik aurrera, Kolon pasealekua eta Hondarribia kalea itxita egongo dira Letxunborro hiribidera bidean. 10:00etatik aurrera, Korrika Txikiak aurrera egin ahala, beharrezkoak diren etenak egingo dira San Juan plazara bidean. Zubiaurre, Colón, Gipuzkoa eta Iparralde kaleetan izango dira aipatutako trafiko aldaketak. Horren ondorioz, ez da izango Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaiz eta Cipriano Larrañaga kaleetara sartzerik. Aldapeta eta Legia karriketara Gipuzkoa hiribidetik eta Luis Mariano kaletik sartu beharko dute, kontrako noranzkoan, 11:30era arte.
Bestalde, Kolon pasealekuko aparkalekura sartu nahiko dutenek Elizatxo hiribideko biribilgunetik Gipuzkoa hiribideko sarrerara joaten utziko die Udaltzaingoak. San Juan plazako aparkalekuak ere aldaketak izango ditu Korrika Txikia egin bitartean. Bertara sartu nahi dutenek Prudencia Arbide karriaktik sartu beharko dute.
Taxi eta Irunbus zerbitzuak ere aldaketakizango dituzte goizean zehar, eta aldaketa horiek guztiek Irunbus zerbitzuaren webgunean argitaratuko eta eguneratuko dituzte.
Ekitaldia 11:30ean gutxi gorabehera bukatuko da, eta segurtasuna bermatu ahala murrizketak kenduko dituzte. Bitartean, saihebideak erabiltzeko deia egin dute.

