Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Eremu tentsionatu izateko bidean da Hondarribia

Besteak beste, alokairuaren prezioak mugatzeko xedearekin abiatu du prozedura Hondarribiko Udalak. Herritarren diru sarreren eta alokairuaren prezioaren arteko harremana orekatzea ahalbidetuko luke izendapenak.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/03/20

Jakina da etxebizitzaren afera dela Hondarribian kezka ugarien sortzen duen gaietako bat, eta Hondarribiko Udalak behin baino gehiagotan errepikatu duela aurrean duten erronka zailena dela. Hala bada, urratsak egiten aritu da udal gobernua 2023. urtean agintea boterea hartu zuenetik. «2027a bitarte, legealdia bukatu arte, dugun erronka nagusienetarikoa etxebizitzarena da», azaldu zuen Estixu Urtizberea Hirigintza zinegotziak agintaldiko lehen bi urteen balorazioan. Urrats horiei gehitu zaie Hondarribia eremu tentsionatu izendatzeko prozedura. Iaz, Denis Itxaso Etxebizitza sailburuarekin batera egindako agerraldi batean, Igor Enparan alkateak adierazi zuen eremu tentsionatu izendatzeko prozesua abian jarriko zuela udalak. Orain iritsi dira horren inguruko lehen berriak.

Eremu tentsionatu den udalerri batek, alde handiegia du bertako biztanleen diru sarreren eta eremuko etxebizitzen alokairuen prezioen artean. Horregatik, muga bat ezartzen da, oreka bilatzeko eta prezioen igoera ekiditeko. Baina eremu tentsionatu izendatzeko, baldintza batzuk bete behar dira. Lehenengo baldintza, azken urteetan bertako alokairuaren igoera KPI Kontsumorako Prezioen Indizea baino hiru puntu handiagoa izatea da. Bigarren baldintza, bertako familien diru sarreren %30a baino gehiago etxebizitza ordaintzera bideratzea. 

Hainbat pauso eman behar dira eremu tentsionatu izateko. Lehenik, diagnostikoa eta Ekintza Plana egin behar dira, eta jada aurkeztu egin ditu udalak. Apirilaren 13ra arte dute hondarribiarrek bi horiei haien ekarpenak egiteko aukera. Epe hori amaituta, udalak behin betiko dokumentua prestatu beharko du, osoko bilkuran aurkezteko. Onartua izango balitz, Eusko Jaurlaritzara bideratuko da, bertan dagokion dekretua eman dezaten.

Herriko diagnostikoa Gislan enpresak egin du. Udalak adierazi du, Gislanek egindako azterketaren ondorioz, baiezta daitekeela ezartzen diren baldintzak betetzen dituela Hondarribiak. Alokairuen prezioari dagokionez, 2019 eta 2023 urteen artean, %19,7 igo zen, eta KPIa %16,5a izanik, aldea hiru puntukoa baino gehiagokoa da. Hori ez ezik, etxebizitzen salerosketari dagokionez, haien prezioa %25,5eko igo da 2019 eta 2024 urteen artean, KPIa baino 6,1 puntu gehiago. «Indikadoreek adierazten digute etxebizitzaren merkatuan desoreka handia dagoela, eta horregatik beharrezkoa da udalaren esku hartzea horrelako prozesu bat abian jartzeko», adierazi du Urtizbereak.

Etxebizitzaren merkatua asko mugitzen da Hondarribian. Zinegotziak esan du Hondarribiko etxebizitzen (8.878) %21,6a ez direla ohiko bizilekuak, hau da, bigarren etxebizitzak, hutsak edo turistikoak direla. «Inguruko herrietan dagoen batez bestekoa baino handiagoa dugu guk, eta horrek presio gehigarria eragiten du merkatuan». Horren harira, eremu tentsionatu batean, udalak etxebizitza turistikoak gehiago mugatzeko ahalmena du, besteak beste. 

Lau ardatz

Aurkeztutako Ekintza Planak hiru urteko epea du. «Neurri urbanistiko, sozial eta fiskalak uztartzen dituen estrategia integrala proposatzen du plan horrek, herritar guztiek etxebizitza duin eta eskuragarri baterako sarbidea izan dezaten. Planak lau ardatz estrategiko nagusi ditu», azaldu zuen udalak pasa den astean zabaldutako ohar bidez. 

Alokairu eskuragarria sustatzea da lehenengo neurria. «Horretarako, babes publikoko etxebizitzak sustatu eta alokairu erregimena dutenak lehenestea aurreikusten da, bai sustapen berrietan, bai-eta udalerriak duen etxebizitza parkean ere». Datozen hiru urteetan, babes publikoko 161 etxebizitza aktibatuko dira herrian: Presa (66 etxebizitza alokairu babestuan), Labreder-Madalen Kuboa (33), Biteri (34) eta Montañenea (28).

Bigarren neurriak dagoen etxebizitza parkea hobetzea eta zaharkitutako eraikinen birgaitzea du helburu. «Horretarako, birgaitze energetikoa eta irisgarritasuna sustatzeko diru laguntzak, udal tasetan hobariak eta auzo pilotuak aurreikusten dira». Lehen aldaketak Mendelu eta Eskapatxulo eremuetan egingo dira. «Hirugarren ardatzak etxebizitza eskuratzeko laguntza publikoak eta arreta sistemak indartzea planteatzen du», azaldu du udalak. Herritarrek laguntza eta prestazio publikoetara sarbide errazagoa izatea eta administrazioen arteko koordinazioa hobetzea bilatuko dute hirugarren ardatz horrek.

Azkenik, laugarren ardatzak etxebizitza politikaren gobernantza eta tresna juridikoak hobetzean datza. Planaren bidez, eremu tentsionatu izendatzea ahalbidetzen da, eta horrela edukitzaile handien (etxebizitza askoren jabe direnak) etxebizitzetan alokairua mugatzea, edota lehen aipatu moduan, etxebizitza turistikoak kudeatzea. «Hondarribian 35 edukitzaile handi daude eta 307 etxebizitza  daude haien esku», gehitu du udalak.

Hirigintza arloko zinegotziak argi du udalerriak eremu tentsionatu izendapena jasotzen badu ez dela Hondarribian etxebizitzaren alorrean dagoen arazoa konponduko, baina udal gobernutik iragarri dute aurrera pauso garrantzitsu bat izango litzatekeela. «Etxebizitzaren merkatuan dagoen desoreka gutxitzen lagunduko digu honek, eta ekintza planari esker hainbat adar ukitzeko aukera izango genuke», azaldu du Urtizbereak. Oraindik hilabete batzuk itxaron beharko dira izendapena jasotzeko. Eusko Jaurlaritzak onespena ematerakoan, Ekintza Plana martxan jar daiteke, Urtizbereak esan duenez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.